Herriko jolasguneen diagnostikoa lantzen hasiko da Oñatiko Udala, Projekta Urbes enpresarekin elkarlanean. Jolasguneetako erabiltzaile guztien ekarpenak jaso gura dituzte, haur, nerabe, guraso zein zaintzaile, eta ez bakarrik zabuak edo txirristak dauden jolasguneetakoak, bestelako espazioetako erabiltzaileenak ere bai.
Saio ireki ezberdinak egingo dituzte prozesu honetan eta eguenean, apirilak 7, da lehenengoa. Gaztelekuan izango da eta txanda ezberdinetan egingo dute:
- 17:00etan, guraso, hezitzaile eta zaintzaileak
- 18:00etan, 6 eta 12 urte bitarteko haurrekin
- 19:00etan, 12 urtetik gorako nerabeekin