Aita Madinaren kantu bat estreinatuko dute asteburuan Oñati abesbatzak eta Eibarko Sostoak

Amaia Txintxurreta Guridi 2022ko api. 6a, 10:43

Oñati abesbatzako hainbat abeslari kantuan.

Zapatu honetan, hilaren 9an, Eibarren eskainiko du kontzertua Oñati abesbatzak hango taldearekin batera, eta tartean, Aita Madinaren 'Tantum ergo' kantuaren Europa mailako estreinaldia egingo dute. Eibarko karmeldarren elizan izango da 20:00etan eta maiatzaren 1ean Oñatin eskainiko dute kontzertu bera.

Kontzertu sakroa eskainiko du zapatu honetan Oñati abesbatzak Eibarren, bertako Sostoa abesbatzarekin batera. 2022 honetan, Aita Madinaren heriotzaren 50. urteurrena da, eta testuinguru horretan, bi abesbatzek Aita Madinaren Tantum ergo kantuaren estreinaldia egingo dute –Europa mailako estreinaldia izango da–.

Kantu horrez gain, beste hamaika ere eskainiko dituzte bi abesbatzek, Mirengu Plazaolaren zuzendaritzapean. Zapatuko kontzertua Eibarko karmeldarren elizan izango da 20:00etan.

Maiatzean, Oñatin

Eibarko kontzertuaren ostean, maiatzaren 1ean, zuzeneko horixe bera eskainiko dute bi abesbatzek, kasu honetan, Oñatin bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak