Arduradun berria behar dute Pake Lekuko tabernan

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko api. 5a, 15:47

Pake Lekuko tabernaren terraza.

Pake Leku erretiratuen elkarteak tabernaren arduradun berri bat behar du, negozioa aurrera eramateko. Egungo arduradunek zeregin hori uztera doaz, eta horien ordez tabernaz arduratuko den norbaiten bila hasi dira.

Apirilaren 20a aurretik jaso gurako lituzkete interesatuen eskaerak –izen-abizenak eta curriculuma– elkartean bertan. Inork gaiari buruzko informazio gehiago jakin nahi badu, Pake Lekuko bulegora joan daiteke eta hantxe jaso: astelehenetan eta eguaztenetan, 09:30etik 11:00era.

Taberna izaten da Pake Lekuko kideen topagunea, elkarrekin egoteko espazioa. Ekintzak ere antolatzen dituzte bertan; bingoa eta ospakizun egunetako mokadutxoak, tartean. Toki estimatua da erretiratuendako, eta arduradun berri bat topatu gura dute orain, aurrerantzean ere horrelaxe izan dadin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak