Sprint kategoriako Gipuzkoako duatloi txapelketa jokatu zuten domekan Zizurkilen eta ondo ibili ziren hara joandako atleta oñatiarrak. Hiru zati izan zituen probak: bost kilometro korrika, bizikleta gainean 20 kilometro eta bukatzekok, beste 2,5 kilometro korrika hasierako zirkuitu berdinean. 98 atletek bukatu zuten proba.
Emakumezkoen mailan, Miren Josune Bikuña lehenengoa izan zen bere kategorian eta bigarrena sailkapen orokorrean. Olatz Korkostegi, berriz, hirugarren postuan sailkatu zen bere kategorian.
Gizonezkoetan, Beñat Guridi txapeldun ordea izan zen 23 urtez azpiko kategorian, eta hirugarrena sailkapen orokorrean. Andoni Correasek , Iñax Mugarzak eta Mikel Ruizek ere lasterketa ona egin zuten. Azken horri bizikletan zulatu zitzaion eta podiumera igo barik gelditu zen ondorioz.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak