Pandemia ostean, Santa Ageda bezperan irten ziren kalera kantuan egitera lehen aldiz Aloña abesbatzako kantariak. Orain, baina, euren lehen emanaldia egingo dute areto batean gaur, egubakoitza, 18:30ean, Santa Anan.
Udaberriko kontzertua izango da, eta, besteak beste, abestuko dute Antonio Ibarrondoren Udaberriko loreak kantua. Urrian berrartu zituzten entseguak, eta, Gabon ostean hiru bat astez entsegu barik egon ostean, kantariak "ilusioz" joan dira orain arteko entsegu guztietara, Ainhoa Galdos zuzendariaren hitzetan. Eta gaurko zuzenekoari begira "gogo bereziz" daude, orain artean egindako lana herritarren aurrean eskaintzeko. Hamar kantuko errepertorioan, batzuk a capella abestuko dituzte, eta beste batzuetan, Jose Luis Bikuña akordeoilariaren laguntza izango dute