Hortzimuga izeneko bigarren diskoa argitaratu berri du Broken Legacyk, eta hori aurkezteko lehen kontzertua etxean emango dute bihar, zapatua.
Oñatiko Letagin taldekoak ere kontzertua ematekoak ziren, baina taldekide baten osasun arazoak direla-eta ezin izango dute kontzertuan jo. Penaz, hau- xe esan du Julen Agirre taldekideak: "Ilusioz gainezka geunden aspaldiko partez herrian jo behar genuelako, eta latza izan da albistea onartzea. Helduko da arantza ateratzeko momentua". Euren ordez Ondarruko Shibari taldea izango da.
Eta Galdakaoko Calathea ere izango da oholtzan. 20:30ean hasiko dira kontzertuak eta sarrera 5 euro izango da; langabeendako, berriz, 3 euro.