Udalbiltzaren 'Geuretik sortuak' ekimenaren barruan sortutakoa da 'Eresia'; dolua gaitzat hartuta, antzerkia eta dantza fusionatzen duen arte diziplina. Bertako protagonistak dira Oier Zuñiga, Belen Cruz eta Eneko Gil, eta etzi, domeka, 19:00etan, eskainiko dute, Santa Ana antzokian. Sarrerak ohiko lekuetan eros daitezke, 8 euroren truke.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.