Jon Mestre piano-jole gazte oñatiarra oso pozik dago Gasteizen jokatu zen Euskadiko musikari gazteen lehiaketan lehen postua lortu duelako bere kategorian.

Sarien artean, gonbidatu bezala, datorren urteko Andoaingo piano jaialdian joko du oñatiarrak, eta bereziki "pozik" dago horrelako jaialdi entzutetsuan jotzeko aukera izango duelako.