Goizean, 10:30ean, dute hitzordua egindako. Plazan elkartuko dira ordu horretan eta udaletxera sartuko dira gero, eraikina barrutik ezagutzeko eta eguneroko lana gertutik ikusteko.
Izaro Elorza alkatearen eskutik egingo dute bisita gidatua eta gai hauen inguruko azalpenak emango dizkie, besteak beste: Oñatiko armarria, udaletxearen eraikina, udalaren beste eraikinak, udalaren eguneroko jarduera eta udalaren proiektu nagusiak.
Oñati ezagutzen
Pake Lekuko 'Oñati ezagutzen' egitasmoaren barruan egingo dute gaurko irteera. Asmoa da hilean behin herriko txoko, eraikin edo jarduera bat bertatik bertara ezagutzea. Otsailean, esaterako, Natur Eskolan izan ziren eta hurrengo hilabeteko irteera gaurkoaren amaieran aukeratuko dute.