Urteko gozatua hartu du Aitor Otxoa eskiatzaileak

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko mar. 26a, 09:40

Aitor Otxoa eta Lander Alvarez probaren amaieran.

Lander Alvarezekin batera bosgarren aldiz hartu du parte Altitoy eski lasterketan Aitor Otxoa oñatiarrak joan den asteburuan. Aurrekoan, Pierra Mentan izan zen, Joan Maria Vendrell kataluniarrarekin bikotea osatuta; 21. aldia zuen hark eta 17.a Otxoak.

Pierra Menta lasterketa egitea izaten da Aitor Otxoa eskiatzaile oñatiarraren urteko helburu nagusia. Aurten ere bete du, eta Pierra Menta ez ezik, Altitoy lasterketan ere parte hartu du. Hirugarren sailkatu zen horren baitan egindako Euskal Herriko Taldekako Mendi Eskiko Txapelketan, Lander Alvarez bikotekide zuela.

Altitoy

Elkarrekin egin dute Altitoy proba azken bost urteetan, eta pozik dago Otxoa, oraindik sasoi onean ikusi duelako bere burua: "Oso teknikoa izan da aurtengoa, eta zenbat eta teknikoagoa orduan eta hobea da hain gazteak ez garenondako", dio, barrez. Dagoeneko ez da lehen beste joaten Pirinioetara, elurretara, eta Oñatin egiten duenean aprobetxatzen du eskiekin entrenatzeko. Aurtengo neguan apenas egin du elurrik horretarako, eta mendiko bizikleta gainean ibili da batera eta bestera. "Alvarez, aldiz, Donostiakoa da, eta errepidekoan ibiltzen da gehiago. Eta Oñatin elurra bada, hona etortzen da elkarrekin entrenatzeko. Bestela, Altitoyn egiten dugu topo eta batera egin lasterketa".

Pierra Menta ere bai

Altitoy Lander Alvarezekin eta astebete lehenago Joan Maria Verdell kataluniarrarekin egin du Pierra Menta lasterketa entzutetsua Aitor Otxoak. "Bigarren urtez egin dugu bikote moduan. Verdellek ere esperientzia han- dia du lasterketa horretan eta uste dut hori gure aldeko izan genuela. 21. aldiz egin du Verdellek Pierra Menta, berak du errekorra, frantses batekin berdinduta. Nirea 17.a izan da. Ea hurrengo urtean berriz egiterik dudan, lasterketa horretara joa- tea izaten da nire helburua".

Montblancera Uribarri

Aitor Otxoaz gain, adin askotariko beste hainbat oñatiarrek hartu dute parte Altitoyn: Axier Alonso –Euskal Herriko txapel- dun Aitor Ajuriarekin– eta Ainara Uribarri –txapelduna B mailan Ander Uriarterekin– tartean. Lehenengo aldia izan da Uribarrenendako: "Asko gustatu zait proba. Elur gaineko ibilaldietan hartu izan dut parte, baina hain lasterketa tekniko batean ez. Gustatu zait granpoiak jartzen ibili beharra". Apirilaren 10ean egingo den Arrasate-Udalatx mendi lasterketa du hurrengo erronka Uribarrik, eta ekainean egin gura duen Montblanceko maratoi erdia prestatzen hasiko da gero. Aurten ez du Aloñako Igoeran parte hartuko. Otxoarentzat, berriz, bukatu da eski denboraldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak