Txernobylera bidaltzeko materiala ari dira jasotzen

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko martxoaren 25a

Pertsona bat denda batean erosketan egiten (Argazkia: PxHere).

Txernobyl inguruko herrietara bidaltzeko produktuak jasoko dituzte gaur, egubakoitza, eta bihar Oñatin. Martzelino Zelaia kaleko lokal batean ari dira batzen.

Chernobilen Lagunak elkartearena da ekimena eta Oñatin ere egingo dute materiala jasotzeko saiakera, hango umeak ekartzen dituzten herriko familien eskaerarekin bat eginda. Hilaren 30ean, eguaztenean, kamioi bat bidaliko dute Kiev iparraldean dagoen Ivankiv herrira, eta hor bidaliko dituzte batutako produktuak.

Higienerako eta osasunerako produktuak, kontserbak, lekaleak, pasta, arroza, galletak, olioa, txokolatea eta halako elikagaiak eta pilak, linternak eta 3 kilowatteko sorgailu elektrikoak jasoko dituzte, besteak beste, Martzelino Zelaia kaleko lokalean, gaur 10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara eta bihar, zapatua, goizeko ordutegi horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak