Benjamin, alebin eta infantil mailako txirrindularientzako proba izango da eta 200 bat parte-hartzaile espero dituzte irteera puntuan, antolatzalieek jakinarazi dutenez. Horietatik 27, Bizipoz- Aloña Mendi taldekoak izango dira.
Maila honetan ohikoa den moduan, zirkuitu itxi batean egingo da lasterketa. Oñatiko Enpresagintza, Unibertsitate zaharra eta Cegasa lantegiaren artean dagoen errepidean izango da, 16:30ean hasita. Aloña Mendi txirrindularitza sailak antolatutako urteko lehen lasterketa izango da.