Joseba Azkarate: "Gure ateak zabalik daude une oro"

Jon Irizar Aranguren 2022ko mar. 22a, 11:38

Antxintxikaren kirol egokituko sailaren zutabe garrantzitsua da oñatiarra, eta eredu bat bere antzeko egoeran daudenendako.

Tetraplegia izanda halako errendimendua erakusteak harridura sortu du adituengan.

Duatloiak, normalean, paraplegia dutenek egiten dute, eskuetan mugikortasun osoa dutenek. Nire kasuan, denbora luzeagoa behar izaten dut aulki batetik bestera aldatzeko, eta lasterketak amaitzeko beste lehiakide batek baino hiru aldiz gehiago entrenatu beharra daukat.

Kategoria berri bat sortu nahian zabiltzate.

Oraindik ez dago-eta ni bezala gaudenondako mailarik. Kalifikatzaileek esaten digute beharrak sortuko duela kategoria. Ederra litzateke edozein tetraplegikok duatloi edo triatloi batean parte hartu dezakeela ikustea.

"Etxetik kalera, kirola egitera" baitiozue sarritan.

Hori da zabaldu nahi dugun mezua. Osasuna hobetu edo kirolean parte hartu nahi dutenei laguntzeko gaude gu. Lasterketetan ikusten gaituzte, eta badakite klubeko atea zabalik dutela. Beraiei dagokie erabakiak hartzea; izan ere, norberaren arazo eta ezgaitasunak oso desberdinak dira, eta gu zuzenean beraiengana joanda, agian, kalte egin dezakegu, edo atzera bota. Nire aldetik, esan dezakedana da oreka, indarra eta arnasketa zeharo hobetu ditudala Antxintxikan entrenatzen hasi nintzenetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak