"Jendeak bazekien gaur bildutako dirua Ukrainarako izango zela, eta ondorioz, jende dezente hurbildu da", azaldu dute Hotz Oñatikoek hilabeteroko bigarren zapatuan egiten duten moduan, gaur goizean jarritako azokak herritarren artean izan duen erantzunaren inguruan galdetuta. Askotariko bizkotxo eta gozokiak; materiala berrerabilita egindako poltsa; beste kanpaina batzuetan eskuragarri egon den materiala... Horiek guztiak izan dituzte salgai udaletxeko arkupetan, eta eskertuta agertu dira oñatiarren erantzunarekin: "Beti laguntzeko prest egoten da Oñatiko jendea". Orain, azokari esker lortu dituzten 1.500 euroak laguntza Ukrainiara helduko dela ziurtatuko dieten erakundeetara bideratuko dituzte.
Bestalde, 120 sinadura inguru ere batu dituzte Espainian dauden 500.000 migratzaileren erregularizazio eskatzea helburu duen Herri Ekimeneko Legearen alde.