Asteburu honetan jokatuko dituzte herriko futbol txapelketako kopako finalerdiak eta lau talde hauek lehiatuko dira; Zalaparta eta Albok taldeak, eta Sasquatch eta Tutelatraku.
Hurrengo asteburuan, berriz, ligako finalerdiak jokatzeko unea iritsiko da eta lau talde hauek sailkatu dira: Iturritxo eta Txuskos, eta Mazedonia eta Shatoken Moüra. Irabazleak, hilabete bukaeran, hau da, martxoaren 26an eta 27an jokatuko diren bi finaletara sailkatuko dira.
Guztira, hamar taldek hartu dute parte eta beteranoetako juntako kide den Iker Jimenezek balorazio positiboa egin du: "Aurreikusitako datetan jokatu ahal izan da guztia, partiduetan ez da egon jende faltarik, jokalariek erantzun dute, txapelketa ondo joan da eta animatu nahi dut jende gaztea datorren urtera begira izena eman dezaten".