'Bapo' pastena izan da, adibidez, oraingoan aurrenekoz jarri duten postua. Horrekin batera, izan dira enpanadillak, Saharako jatekoak, gazta...
Gainerakoan, ohiko artisau postuak, askotariko osagarriekin.
Jende aldetik, ohi baino apalagoa gertatu da azoka: "Lilatoia ere bazen, hotz egin du, eguraldiak ez du lagundu...; gainera, COVIDa hasi zenetik kontua gutxituta dago", zioen postua jarri duen artisauetako batek; eta salmentetan aldea igartzen dela. "Bestela, antolaketa, ondo, eta geure artean ere bai".
Hori guztia berretsi du antolakuntzan jardun duen herriko mugimendu feministako Edurne Ugartek, eta azoka hau nondik datorren ere azaldu du: "Duela bost urte sortu genuen, emakumea bistaratzeko, artisau eta arte arloan ere desberdintasunak baitaude emakumea edo gizona izan".
Hamazazpi postu izan dira gaurko azokan: "Salmentak inporta du, baina ez da hori bakarrik, azoka honetan elkarrizketa gehiago egoten da, jendeak asko galdetzen du, gauzak nola egiten ditugun... Azokak ez dira, soilik, erosteko, momentuak konpartitzea ere bada. Gure artean oso giro polita izan dugu".