Pozik egoteko moduan da Ainara Uribarri lasterkari oñatiarra. Gaur jokatu dira Trans Gran Canarias probak eta Starter deituriko lasterketan bigarren denborarik onena egin du Brooks Trail Runners taldeko lasterkari oñatiarrak.
Starter proba 25 kilometro luze da, eta 562 desnibel positiboa du. 165 emakumek amaitu dute proba eta bigarren emakumerik azkarrena izan da oñatiarra. Lasterkari bakarra sartu da aurretik, Melina Grosjean frantziarra eta hori ere Brooks Trail Runners taldeko lasterkaria da. Frantziarraren denbora izan da 01:57:45 eta oñatiarraren 02:00:20. Bi minutu eta 35 segundoko aldea, beraz.