Iñigo Erle oñatiarra izango da Lazkaoko LAPKE ordezkatzen Ekhi Irribarriarekin batera, lehenengo mailan, Lemoaren aurka zapatuan Zumarragan jokatuko duten Euskal Herri mailako kluben arteko pilota txapelketako finalean.
Maddalen Etxegarai eta Uxue Oses oñatiarrek ere hartuko dute parte nagusien mailan Aloña Mendi ordezkatzen eta Lea Ibarra taldea izango dute aurkari.