Santa Marina plazan, Euskadi etorbidean eta Ibarran egingo dituzte asfaltatze lanak aste honetan. Atzo arratsaldean, esaterako, Santa Marina plazako goiko bidea asfaltatu zuten, Elkar Hezi ikastetxe aurrealdea. Aurretik, goizean Ibarran egin zituzten asfaltatze lanak, Autlan enpresa ondoko biribilgunean hasita.

Euskadi etorbidean ere bai
Euskadi etorbidean ere gauza bera egingo dute. Atzo, martitzena, libre utzi behar ziren kale horretako aparkaleku guztiak lanak egin ahal izateko. Egubakoitzera bitartean egin gura dituzte, eta bitarte horretan itxita egongo da kalea zirkulaziorako. Herribus zerbitzua Kurtzebidetik bideratuko da.