Zanbranako (Araba) Txoriarte barrutian jokatu zuten joan den zapatuan Oñatiko ehiza txapelketa Pago Uso elkarteak antolatuta. Hamabost lagunek hartu zuten parte eta hiruna eper askatu zituzten. Jose Ignacio Leibarrek ehizatu zituen gehien:
- Jose Ignacio Leibar (zazpi eper)
- Mikel Lopez (sei eper eta bi galeper)
- Ibon Igarzabal (lau eper)
- Josu Lizarralde (hiru eper)
- Mikel Biain (bi eper)
- Lehen erretiratua: Mikel Otxoa (hiru eper)
Lehenengo hiru sailkatuak eta lehen erretiratua, Debagoieneko eta Urolako ehiza elkarteen txapelketara pasa dira; irailean jokatuko da.
Omenaldia Altunari
Zapatu goizean izan zen txapelketa eta Oñatira bueltatu ziren bazkaltzeko. Pago Uso elkartean egin zuten bazkaria, eta Jose Mari Altuna ehiztari oñatiarra omendu zuten han, "Oñatiko ehiztari beteranoena". 95 urte ditu Altunak eta oraindik ere egiten du ehizan.