Apirilean bukatuko dituzte Magdalena gasolindegiko lanak

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko mar. 2a, 08:33

Magdalena gasolindegia.

Denda eta komunak zeuden gunea ari dira berritzen Oñatiko Magadalena gasolindegian eta obrak apirilaren erdi alderako bukatuko dituzte. 27 urte dira ireki zutela.

Duela 27 urte, 1995eko martxoaren 23an zabaldu zuten Magdalena gasolindegia eta gunea berritzen ari dira orain. Denda eta komuna zeuden espazioa da konpontzen ari direna. Eraberritze lanekin batera, egungo eskakizunetara ere egokituko dute lokala. Esaterako, komuna eta dendaren artean espazio bat egongo da gero, eta ez sarrera zuzena orain arte moduan. Zerbitzu gune horretan egingo dituzte eraberritze lanak, gainerakoa lehengo moduan geldituko da.

Obrak bide onetik doazela adierazi dute bertako arduradunek eta apirilaren erdialdean bukatuko dituztela. Bitartean ohiko zerbitzua ematen jarraituko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak