Arratsaldean ere mozorrotuta ateratzeko eguna da gaur Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko mar. 1a, 13:54

Aratusteetako martitzena da gaur.

Eguen Gizen egunean Oñatiko Inauteri Txikiarekin hasi, eta oraindik ere Aratusteak ospatzen ari dira Oñatin. Pailazoen ikuskizuna, elkartasun txokolate-jana eta DJ festa egongo dira arratsaldean.

Kiki, Moko eta Koko pailazoak arratsaldean datoz Oñatira 'Bizi bizi zirkua' ikuskizunarekin. Bi emanaldi egingo dituzte: 16:30ean eta 17:45ean. Bietan dago tokia oraindik baina sarrera aurrez hartzea komeni da.

18:00etan, plazan, txokolate beroa eskainiko du Oñatiko parrokiako misio taldeak. Batutako dirua, Ginean egiten ari diren eskolarako izango da. DJ festa orduerdi geroago hasiko da, plazan bertan.

Aurretik

Oñatiko Inauteri Txikia ospatu zuten hiru ikastetxeek elkarrekin joan den eguenean, Egun Gizen egunean, 'Harri minak' antzezlana egubakoitzean izan zen eta zapatuan eta domekan berriz ikusi ziren inauterietako dantzak Oñatiko kaleetan. Atseden eguna izan zen atzo, baina gaur inauterietako martitzena da eta oraindik ez dira karnabal festak bukatu. Ikastetxeak ere batu dira aurtengoetarako, ohitura izan den moduan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak