Margoketak, udaletxeko ate nagusian eta Gernikako Arbolaren plaka oroigarrian

Jon Irizar Aranguren 2022ko ots. 25a, 09:34

Kolore gorriz margotuta esnatu dira herriko bi gune adierazgarri: udaletxeko ate nagusia eta Gernikako Arbolaren plaka oroigarria. Udaltzainburuak Goienari adierazi dionez, goizaldean egin dituzte pintatzeak, langileak heldu direnerako –7:00ak bueltan– gorriz baitzeuden bi guneak. Zergatiez galdetuta, argi mintzatu da: "Oso zaila zaigu zergatia jakitea".

Kolore gorriko "pintura plastika" delako pintatzeekin esnatu dira gaur Oñatiko udaletxeko ate nagusia eta frontoira bidean, Gernikako Arbolaren alboan dagoen plaka oroigarria.

Udaltzainburuak Goienari adierazi dionez, udal langileak eraikinera heldu direnerako –7:00ak bueltan– gorriz zeuden jada bi guneak. "Arakatu ditugu herriko beste espazio batzuk ere, baina ez dirudi beste pintaketarik dagoenik". Plazako frontoian aurkitu dute udaltzainek 25 litroko edukiera zuen pintura potea. "Gauza handirik ez dakigu", adierazi du.

Zergatiez galdetuta, argi mintzatu da arduraduna: "Oso zaila zaigu zergatia jakitea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak