Lapurretak salatu dituzte Oñatin, azken bi egunetan

Uxue Igarza Loiola 2022ko otsailaren 24a

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Koixkar inguruan eta bidegorrian –Fanderiatik Elorregirako tartean– egin dituzte lapurretak; finean, jende gutxi ibiltzen den lekuetan. Hori horrela, auzoetan ibilgailu ezezagunak "ordu arraroetan" ikusiz gero, abisua emateko eskatu dute udaltzainek.

Jesusen Bihotza ermitako ganderailu batzuk eta kaliza eraman zituzten lapurrek martitzenean, eta bidegorriko zenbait burdinazko arketa lapurtu zituzten bart. Halaber, ermita azpiko baserrira sartzen ahalegindu direla ere salatu dute bizilagunek, baina ez dute lortu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak