Ohorezko Erregional mailako Aloña Mendiren eta Eibarren aurkako partidua domekan Azkoagainen jokatuko da, 16:30ean, eta bertan jasoko du omenaldia, Eider Egaña atezainak, partidu hasieran. Ohorezko sakea egingo du, gainera.
Egaña oso pozik dago omenaldiarekin: "Sorpresaz hartu nuen, baina ilusio handia egin zidan. Oso argi daukat iritsi naizen lekura iristeko Aloña Mendin egindako lehen urteak erabakigarriak izan zirela; futbolaz gain, balioak ere irakatsi dizkidatelako, eta hori guztia beti eramango dut nirekin. Oso pozik nago herriko kluba nirekin gogoratu delako".