Diplomak jaso zituztenen artean zeuden Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza graduko (MyGADE) modalitate dualeko Oñatiko campuseko 96 ikasle. Era berean, ikasle onenak ere nabarmendu zituzten.
Donostian, Kursaalean, egin zuten ekitaldia eta elkartutako hizlarien artean izan ziren, besteak beste, Lander Beloki, Mondragon Unibertsitatearen Enpresagintza Fakultateko dekanoa eta Txomin Garcia, Laboral Kutxako lehendakaria. Azken horrek, Mondragoneko esperientzia kooperatiboaren eta bere bizitza profesionalaren gainean jardun zuen, ikasleei "mezu motibagarria" zabaltzeko helburuarekin. Ekitaldia itxi zuen Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxak.