Pozik daude finalera helduta, Uxue Oses eta Madalen Etxegarai. Elkarren kontra jokatuko dute, baina biek aitortu dute pozik daudela batak bestearen aurka jokatuko dutelako, arerio gogortzat duelako batak bestea eta biek lortu dutelako finalean egotea.
Txapelketako partidu guztiak irabazita heldu da finalera Uxue Oses eta Iera Agirrerekin bikote dela jokatuko du finala ere: "Orain finala irabaztea falta, baina edozer gerta daiteke domekan, aurkari gogorrak izango ditugu aurrean eta". Madalen Etxegaraik Olatz Ruiz de Larrinagarekin jokatuko du. Bikote horrek txapelketako partidu guztiak irabazi ditu bat ezik: "Biok genuen ilusioa finalera iristeko. Bikote moduan heltzea ederra izango litzateke, baina elkarren kontra jokatzeagatik ere pozik".
Azkoitian jokatuko Eusko Label txapelketako finala domeka goizean eta Oñatira ekarriko du txapela batak edo besteak. Betiko moduan, elkarrekin egingo dituzte datorren asteko entrenamenduak.