Oñatiarrek ez dute zorte gehiegirik izan Udaberriko Pilota Txapelketako partiduetan

Miren Arregi Amasorrain 2022ko ots. 19a, 10:44

Udaberri pilota txapelketaren baitan, binakako bost partidu jokatu zituzten atzo Zubikoako pilotalekuan: alebin mailako bat eta infantil mailakoak beste laurak.

Alebin mailan, Aloña Mendiko Ekain Gereñuk eta Gari Salazarrek 2-16 galdu zuten Aretxabaletako Ekain Sarasuak eta Arantz Arbulok osatutako bikotearen kontra.

Infantiletan, Iker Rodrigez eta Etxahun Lizarralde izan ziren irabazi zuten oñatiar bakarrak. 18 eta 5 gailendu zitzaizkien Aretxabaletako Ganix Otazu eta Lier Kortazarri. Unai Rementeriak (Aloña Mendi) eta Unai Eginburuk (Aloña Mendi) Bergarako Eki Muxika eta Ekain Muruamendiarazen kontra jokatutako partidua 7 eta 18 amaitu zen eta Eneko Arrazola (Aloña Mendi) eta Lander Fernandezen (Aloña Mendi) eta Euken Zubelzu eta Eneko Luluagaren artekoa, 13-18. Liher Errastik eta Hodei Fernandezek osatutako bikoteak ere ezin izan zuen Alain Goikoetxearen eta Julen Goikoetxearen kontra. 10-18 bukatu zen partidua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak