Mentertz taldea igoko da lehenengo oholtzara; gero, Nare; ostean, Yogurinha Borova; eta euskal abestien moldaketak egiten dituen Malakias DJak emango dio amaiera Arrotxapeako gaztetxearen alde, bihar, zapatua, gaztetxean 21:00etan egingo den jaialdiari.
Sarrera 5 euro ordaindu beharko dute soldata dutenek; eta 3, ez dutenek.