Laugarren diskoa aurkeztuko du zapatuan Liher taldeak gaztelekuan

Amaia Txintxurreta Guridi 2022ko ots. 17a, 10:21

Liher taldeko kideak, promozioko argazkian. (Argazkia: Irantzu Pastor).

Ia lau urtez herrira etorri barik egon ostean, "ilusioz" datoz zapatuan gaztelekuan 20:00etan emango duten kontzertura. Izan ere, diote "konexio berezia" izan dutela oñatiarrekin hasieratik. Sarrerak salgai daude.

Sei urtean lau disko argitaratu ditu Liher taldeak; azkena, iaz azaroan, hamaika kantuz osatutako Eta hutsa zen helmuga. Lan berria aurkeztuko dute etzi,
zapatua, eskainiko duten kontzertuan, eta aurreko diskoetako kantuak ere entzun ahal izango dira tarteka. Ilusio handiz daudela azaldu du taldeko abeslari eta gitarra-jole Lide Hernandok: "Oñatin hainbat aldiz jo dugu eta, gainera, konexio berezia izan dugu betidanik; hasieran, gure soinu teknikaria herrian hainbat saltsatan ibiltzen den Iñaki Zubia oñatiarra zen. Hala ere, egia da 2018a ezkero ez garela bertara joan; beraz, ia lau urte pasa dira Oñati zapaldu gabe, pandemia bat tarteko. Itzultzeko gogo handia daukagu guztiok".

Azken bi urteetan ez dute aukera askorik izan taula gainera igotzeko, baina diskoaren aurkezpen hasiera "polita" izan dutela esan du Hernandok: "Azaroa oso intentsua izan zen, neurri askorik ez zegoen pandemiari dagokionez, eta zazpi bat kontzertu eman genituen; lehendabiziko kontzertuak Euskal Herritik kanpo –Valentzian eta Gaztela eta Leonen–, eta gero itzuli ginen Amurriora, Ondarroara, Durangoko Azokara... Hain zuzen ere, oso-oso harrera politak izan zituzten zuzeneko horiek".

Rocka dute oinarri eta ikus-entzuleek euren musikarekin disfrutatzea nahi dute Oñatin emango duten kontzertuan ere.

Sarrerak, salgai

Etzi, zapatua, 20:00etan gaztelekuan eskainiko dute zuzenekoa, eta sarrerak salgai daude Udalaren webgunean eta Txokolateixan, 6 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak