Elkartearen esker ona jasoko dute bihar herriko 22 odol emailek

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko otsailaren 17a

Herritar bat odola ematen Oñatin.

Odola 25, 40, 50, 75 edo 100 aldiz eman duten herritarrek errekonozimendu-agiria jasoko dute bihar, egubakoitza, egingo den odol ematean. 

Guztira 22 odol emailek jasoko dute Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteko esker ona. Bihar, egubakoitza, izango da, otsaileko odol ateratzearen barruan, MUko fakultatean.

Horrelako ekitaldiak herri handiagoetan eta Gipuzkoako emaile gehiagorekin batera egin izan dira, baina egoeragatik, herrietan egiten dituzte azken bi urtetan. Oñatikoa bihar izango da, otsailak 11.

Odola ematera joan gura duenak, aurrez deitu eta hartu behar du txanda, azken hilabeteetan moduan. Hauxe da deitzeko telefono zenbakia:  943 00 78 84.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak