Kartzelan gaixo dauden presoen egoera salatzeko eta gai horren gainean jarduteko bi saio antolatu ditu Oñatiko Sarek eta gaur, martitzena, da bigarrena. Txema Matanzas abokatua etorriko da gai horren gainean jardutera eta Gotzon Telleria preso oñatiarraz hitz egingo du bereziki. 19:00etan da solasaldia, Santa Anan.
Gaiaren bueltan antolatutako lehena, Lander Garro zuzendariaren Tipularen sehaska kanta dokumentala izan da; joan den astean eskaini zuten.