Gipuzkoako Mendizale Federazioa eta Suspertu S.L. enpresak akordio bate egin dute eta horrela, Arantzazu aterpetxean ostatu hartu nahi duten mendizale federatu eta mendi elkarteek prezio bereziak izango dituzte datorren martxoaren 1etik aurrera:
- Hamar pertsona edo gehiagoz osatutako erreserbentzat, aterpetxean lo egitea eta gosariaren prezioa 17 euro izango da, pertsona eta gau bakoitzeko.
- Bost eta 9 bederatzi pertsona artean: 18 euro, pertsona eta gau bakoitzeko.
- Bat eta lau pertsona artean: 19 euro, pertsona eta gau bakoitzeko
Arantzazuko aterpetxeak 56 ohe ditu sei logelatan banatuta: hamabi oheko lau logela eta lau oheko bi logela. Sukaldea eta jangela ere baditu eta egokituta dago mugikortasun premia bereziak dituztenendako.
Erreserbak
Prezio berezi hauek taldeari aplikatzeko, erreserba egin beharko du taldeak aurretik, eta taldeko pertsona batek, gutxienez, egiaztatu federatua dela mendian. Erreserbak posta elektronikoz egin beharko dira arantzazu@ateri.net helbidera mezua bidalita; federatu-lizentziaren kopia atxikitu beharko da mezu horretan.
Suspertu, lan-merkatuan sartzeko aldi baterako zailtasunak dituzten pertsonentzat gizarteratze eta laneratze enpresa bat da eta egun, Ateri marka komertzialaren bidez, besteak beste, Arantzazu aterpetxea kudeatzen du.