Jodar mendia da (1.411 metro) bere punturik altuena eta bertaraino joango dira, Kodes santutegitik atera eta La Planako bidea hartuta. Jaitsiera Kanpezura egingo dute, otsoen bidetik.
Guztira hamabost kilometro dituen irteera da, sei bat ordutan egiteko modukoa, 900 metroko desnibelarekin. Hilaren 20an egingo dute, 07:00etan postetxetik irtenda, eta izena emateko azken eguna otsailak 17 da, Aloña tabernan. Derrigorrezkoa da federatuta egotea.