Debagoieneko Korrikaren koordinatzaile Ikuska Lizarraldek adierazi duen moduan, proposamena da batzordea hamabostean behin edo elkartzea irekiak direla nabarmendu du. Herriko edozein eragilek zein norbanakok parte har dezake bilera hauetan proposamenak eginez zein iritziak emanez.
Zelan, non eta noiz
Joan den urtean zen egitekoa Korrika baina bertan behera gelditu zen pandemiagatik, eta martxoaren 31tik apirilaren 10era zeharkatuko du Euskal Herria aurtengoak, Amurrion hasi eta Donostian bukatuta. Oñatitik ez da pasako baina bai Elorregitik, Bergaratik Arrasaterako bidean. Aurtengo Korrikan zelan parte hartu erabakitzeko gunea izango da herriko Korrika batzordea.