Bere erritmoan atera, segi eta bukatu du Kantabriako kilometro bertikala asteburuan Ainara Uribarri korrikalari oñatiarrak, eta irabazi egin du. "Espainiako txapelketan egin aurretik kilometro bertikal bat egitea gura nuen. Oso ondo ikusi dut nire burua".
Datorren hilabetean, martxoan, bi erronka handi ditu oñatiarrak: lehen asteburuan Gran Canarian egingo den 20. Transgrancanaria lasterketa batetik Brooks etxearekin, eta bigarren asteburuan Caceresen izango den Espainiako txapelketako kilometro bertikala, Euskal selekzioarekin.