Mikel Ruiz: "Garaipenaz gozatzen ari naiz oraindik"

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko ots. 9a, 09:01

Gimnastica Uliako lehen kros herrikoia irabazi du Mikel Ruiz oñatiarrak asteburuan Donostian, hamar kilometroko lasterketa. 

Pozik dago Aloña Mendiko atletismo taldeko Mikel Ruiz oñatiarra domekan lortutako garaipenarekin: "Historia luzea duen lasterketa da. 91.ena izan da aurtengoa, eta aldi berean lehen herrikoia. Lehen elite mailako lasterkariek hartzen zuten parte bakarrik eta aurten bi kategoriatan antolatu dute: elitekoa eta herrikoia. Herrikoian parte hartzea erabaki, parte hartu eta irabazi. Sekulakoa izan da, bai. Bigarren eta hirugarren postuetan sarri bukatu ditut lasterketak, baina lehen postuan ez, eta horrelako ibilbidea eta sona duen lasterketa batean lortu dut. Pozik nago, oraindik ere garaipenaz gozatzen".

Hamar kilometroko lasterketa izan da Gimnastica Ulia; 800enek hartu dute parte lehen aldiz egin den hamar kilometroko herrikoian eta 60 batek elitekoan. Distantzia horretan gustura sentitzen da Ruiz eta buruan duen hurrengo lasterketa ere neurri berekoa da: martxoaren 13an Etxebarrin (Bilbo).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak