Ez zen samurra atzoko norgehiagoka; etxean jokatu arren, sailkapeneko lehenengo taldearen kontra jokatu zuten Aloña Mendiko mutilek. Aitor Ugarte entrenatzaileak azaldu du Gasteizkoek etxekoen akats guztiak baliatu zituztela: "Gure beheraldietan zigortu egin gintuzten; egin genituen akats guztiak beraien alde erabiltzen jakin zuten".
Hamabi partida jokatu ditu Aloña Mendik eta erdiak irabazi ditu. Hala, hemezortzi puntu ditu. Datozen bi norgehiagokak irabaziz gero, igoera fasean sartuko dira oñatiarrak.