San Martin egoitzaren kanpoaldean elkartu dira Aloña abesbatzako kideak 11:00etan, eta laster hasi dira Santa Ageda bezperako koplak kantatzen, Ainhoa Galdosen zuzendaritzapean eta Jose de Azpiazu musika eskolako hainbat irakaslek musikarekin lagunduta.
Pozik hartu dituzte abeslariak egoiliarrek, eta txalo ere egin dute piezak amaitzean. Egoiliarrak gustura eta kantariak animatuta, koplak bakarrik ez, Ixil ixilik, Paloma blanca eta Amigos kantuak ere abestu dituzte, adibidez.
San Martin egoitzatik kalerako bidea hartu dute erretiratuek kalejiran, Egun da Santi Mamiña doinua lagun. Etxaluzen egin dute bigarren geldialdia eta handik plaza aldera gero.