Bergaran, esaterako, Gipuzkoako neguko txapelketa jokatuko dute bi egun iraungo duen jardunaldian. Modalitate zein luzera askotariko probetan hartuko dute parte Josune Odriozolak entrenatzen dituen igerilariek. Gauza bera zapatuan Andoainen jokatuko den Gipuzkoako neguko sarian ere. Aloña Mendiko igerilariek batean zein bestean hartuko dute parte aurtengo denboraldiko babesleen laguntzarekin: Lana, Autlan, Betik, Fagor Profesional, Oñabike eta Amets Berezao. Lehiarako puntua galdu gabe, asteburuko jardunaldietan gozatzea eta ahalik eta emaitza onenak lortzea da asmoa.