Gandiagak heriotzaz jarritako hitzak, Pello Zabalak musikatu eta errezitatuak

Jon Irizar Aranguren 2022ko ots. 3a, 11:57

Zabala da Pello Zabalak utzi duen ondarea. 2001eko otsailean zendu zen Arantzazun kide zuen Bitoriano Gandiaga fraide eta euskal poeta, eta bere azken hatsean, heriotzaz hainbat poema idatzi zituen. Zabalak jarri zizkien horietako askori musika eta ahotsa. Horren adibide, ondoko errezitaldia.

Otsailak euskal kulturgintzaren eta frantziskotarren bi erreferente eraman ditu azken hamarkadetan Arantzazun. Lehena, Bitoriano Gandiaga; 2001eko otsailaren 21ean zendu zen fraide eta euskal poeta mendatarra. Bigarrena, Pello Zabala; atzo hil zen, 2022ko otsailaren 2an, fraide, idazle, musikari, irrati esatari eta meteorologo amezketarra.

Patua edo, milurtekoaren hasieran heriotzaz eta "beste bizitzaz" hainbat poema idatzi zituen lehenak. Bigarrenak, berriz, hitzak hartu eta musika eta ahotsa jarri zizkien. Hona horren adibide bat.

Joango naz.

Ez dot urrerik itsiko, eta ez dot eroango.

Joango naz, isilik.

Eta nork jakingo dau inoiz hil nintzanik, bizi nazanik ia inork ez badaki.

Nire ama, nire anaiak, nire praileak. Nun izango dira?

Umetan lez dagoke nire gorpua lo,

amalurraren altzo geldi eta sakonean.

Etzanik lagako dot, luze eta argi gabe,

amesik gabeko gau geldi eta luzean.

Nire praile gajoak ehortziko nabe, gajoak,

nire ama eta anaiak baitira.

Bilduko dituen nire esku lazatuak,

beti estutu neban gurutzari lotuz.

Jantziko deustie limosnako neure betiko abitua,

ta erongo nabe nungo hobi barrira, maitasunez.

Algodoia aldendurik, alkohola doaken lez, aldeko dot aidera.

Argi ta garbiki.

Jaunaren bi eskuak dodazan kabira.

(Hitzak: Bitoriano Gandiaga. Musika eta ahotsa: Pello Zabala)

Erlazionatuak

Pello Zabala hil da, 78 urterekin

Jon Irizar Aranguren 2022 ots 02 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak