Liburuak 253 argazki ditu guztira; zaharrena 1920koa da eta berriena 2107ko otsailekoa, Oñati utzi zuten urtekoa, hain zuzen ere.
Urte hartako udaberrian utzi zuten Oñati, bertan 153 urte egin ostean. Euren historia jasotzen duen liburua idatzi zuen orduan Iñaxio Irizarrek Udalaren laguntzarekin. Ale guztiak agortu egin ziren, eta sarean zintzilikatzea pentsatu du, liburuaz galdezka joan baitzaio bat baino gehiago. Hala, https://olaitturri.blogspot. com webgunean dago liburu osoa, Emanaldiak eta liburuak atalean, doan, PDF formatuan, bertatik irakurtzeko edo jaisteko moduan.