Gaur, eguena, jarri dira indarrean aldaketa berriak. Hala, Oñatitik Legazpira edo Zumarragara joan gura duenak ez du autobusez aldatu beharrik izango, baina Elorregitik Bergara aldera joan aurretik, Deskarga pasatzeko, Arrasateraino joango da; 50 bat minutu beharko ditu Zumarragako tren geltokira iristeko Oñatitik. Lehengo ordutegiarekin sortzen ziren atzerapenak aurrerantzean ez gertatzeko egin dute aldaketa hau linea horretan.
Zerbitzua 05:20etan hasiko da Arrasaten eta 05:55ean Zumarragan, 30 minutuan behin lanegunetan (astelehenetik ostiralera) 22: 45ak arte Arrasaten eta 23: 35ak arte Zumarragan. Aldaketa hauek Udana mendateko obrak bukatu eta GI-2630 errepidearen zati hori zabaldu bitartean iraungo dute.
Ordutegia ikusteko klikatu hemen.