2020an argitaratu zuten sei abestiz osatutako Absurdoaren paradisua lehen lana eta pandemia garaian aurrera eramandako kantuekin osatuko dute bigarrena. Uda partean hasitako grabazioen nahasketak azaroan amaitu zituzten eta martxoan ikusiko du argia diskoak. "Melodikoa, gitarreroa eta ahotsari indarra ematen dion diskoa izango da", aurreratu du Yaniz taldekideak.
19 kolpe izeneko aurrerapen kantua argitaratu dute dagoeneko, Iñaki Olalde bertsolariaren hitzekin osatutakoa. Eta aurrerago ezagutu ahal izango dira diskoaren gaineko xehetasun gehiago, singlea eta baita horren bideoklipa ere.
Modu akustikoan eskainiko duten bira bat ere ari dira prestatzen eta euren lana jendeari erakusteko "gogoz" daudela gaineratu du Yanizek.