Euskadiko stand-aren barruan erakutsi dituzte Oñatiko turismo eskaintzako esku-orriak Madrilen egiten ari diren Fitur azokan. Hainbat esku-orri prestatu dituzte hara eramateko, Mankomunitateko langileei eman eta haiek eraman dituzte turismo azokara. "Gure berri ere eman diegu agentzia ezberdinei, gurekin harremanetan jartzeko eta gure eskaintza erakutsiaz bidaiak antolatu ahal izateko", dio azokatik etorri berria den Edurne Urteaga turismo gidari oñatiarrak.
Askotan egon da Urteaga azoka horretan eta aurrekoekin konparatuz, oraingoan aldaketak nabaritu ditu, egoerak eragindakoak. Hainbat sarbide ezberdin zeuden, esaterako, eta hara joateko gonbidapena ezin zuen titularra ez den beste norbaitek erabili. Esku-orriak ere, norberak hartu beharrean, banatu egiten zituzten eskatuz gero.