Pandemiak pandemia otsailaren 26ko Aratusteetan dantzarik falta ez dadin entseguetan ari dira buru-belarri Oñatin. Asmoa da goizez bakarrik bada ere Aratusteetan ohikoak izaten diren dantzak kaleratzea. "Pandemia aurretik egun osoz aritzen ginen dantzan; oso egun berezia izaten zen. Aurten erabaki dugu bazkaria egiten ez arriskatzea, eta goizez bakarrik irtengo gara kalera", dio Oñatz dantza taldeko Paula Ugartek. Gaur, zapatua, hainbat neska-mutiko izan dira Eltzian egindako entseguetan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.