Bi laukotek joko dute zapatu gauean gaztelekuan. The Guilty Brigade da taldeetako bat. Iruñan sortutakoa, punk-rock eta hardcore musika egiten du. Gartxot (ahotsa), Nestor (bateria), Ivan (gitarra eta koroak) eta Xabi (baxua eta koroak) dira taldekideak eta 2019an argitaratu zuten Tu Mundo Arder lana aurkeztera etorriko dira Oñatiko Gaztelekura. Haritz Harreguyrekin grabatu zuten diskoa Usurbilen, eta Enrique Villarreal El Drogas-ek eta KOP-eko Juanra eta Sergik kolaboratzen dute bertan.
Bigarren taldea Arrasatetik etorriko da, Libertad Condicional du izena, 2015ean sortua, eta punk-rock laukotea da. Beste hainbat talde gazteren moduan, hainbat bertsio jotzen hasi ziren eta horrela egin zituzten kontzertu batzuk, baina behin bertsio berdinak jotzeaz aspertu eta 2018an lehen diskoa argitaratu zuten, Bizimoduaren Jabe izenpean. 2020an kaleratu zuten Errautsetatik Berpizten diskoa kaleratu zuten.