Dokumentala egin dute alokairuaren arazoa plazaratzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko urt. 12a, 13:16

Etxebizitza bat alokatzeko dagoen arazoaz sentsibilizatzeko dokumentala egin dute Oñatin. Gaur, eguaztena, da bigarren emanaldia: 19:00etan zinema aretoan.

Etxebizitza bat alokatzea zergatik den zaila, zenbat aukera dauden, aukera horiek guztiengana berdin iristen diren, etxe jabeek zer berme gura dituzten hutsik duten etxebizitza alokatzeko, prezioak, laguntzak... hori guztia plazaratu eta horren gainean berba egin eta ahal dela soluzioak bilatu gura dituzte eta bizipen ezberdinak jasotzen dituen dokumental bat egin dute sentsibilizazio kanpaina moduan. 'Oñatin bizi nahi dut. Etxerik gabe, nolako bizitza?' du izena ikus-entzunezkoak.

EH Bilduren gai sozialetako atalean ikusi zuten etxebizitzaren inguruan bazegoela alokairuei lotutako arazo bat eta hori lantzeko asmoz, herriko beste eragile batzuekin batera, gazteak eta Caritas esaterako, talde bat sortu eta gaia lantzen hasi ziren. Herritarrak gaiaz sentsibilizatzeko, 40 minutuko dokumentala egin dute. Atzo bota zuten lehenengo aldiz eta gaur, eguaztena, berriz eskainiko dute; 19:00etan, zinema aretoan. 

Asmoa da gaiaz sakontzea eta egoera honen aurrean zer egin daitekeen aztertzea, bai alokatu gura dutenen eta bai jabeen iritziak ezagututa. Horrela, tailerrak egiteko asmoa ere badute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak