Gaur egun martxan dauden baldintzak jarraitzen duten bitartean behintzat, abendura bitartean zeuzkaten ordutegiekin jarraituko dute umeendako eta nagusiendako ur ekintzek.
Beraz, kiroldegitik jakinarazi nahi izan dute erabiltzaile batzuk agenda kontuengatik baja eman behar izan zituztela aurretik joaten ziren ekintza horietan, eta hemendik aurrera ere, orain arteko ordutegiekin jarraitu beharko dutenez, aukera izango dutela ekintza horietan berriro izena emateko, interesa dutenek.
Gainera, aldageletako jende kopurua erdira jaitsi behar izan dute, azken dekretuan zehaztu bezala.