Eskoriatzaren aurka jokatuko du zapatuan Aloña Mendiko areto futboleko talde gorenak, Ingou Coinbroker Aloña Mendi taldeak eta partidu gogorra izango dela aurreikusten dute. "Berez ez da Eskoriatzako talde gorena, baina han indar handiagoa du areto futbolak Oñatin baino, historikoki, eta hori kontutan hartu behar da. Bestalde, nahiz eta guk partidu gutxiago galdu beraiek baino, gutxigatik galdu dituzte galdutakoak, eta horrek esan gura du talde lehiakorra dela, kontuan hartzekoa. Irabazteko lana egin beharko dugula iruditzen zait", dio Santi Bernal oñatiarrak.
Partidua zapatuan, urtarrilak 8, da, 18:00etan, Zubikoa kiroldegian. Momentu honetan bosgarren dago sailkapen nagusian Aloña Mendi, liderrarengatik zazpi puntutara, baina partidu bat gutxiago jokatuta dute oñatiarrek, Lazkaoren kontra jokatu beharrekoa bertan behera gelditu baitzen birusagatik.
Infantil mailakoen partiduak
Infantil mailan, Donostiako Antiguoko taldearen aurka jokatuko du Aloña Mendiko A taldeak zatuan 10:00etan Zubikoan, eta kategoria bereko B taldeak, Lasarteko kiroldegian du partidua domekan, 09:30ean.